Santa Luzia egunerako, larunbaterako, egun guztiko festa eguna antolatu dute Elosiaga auzoan. 11:30ean hasi eta goizaldera arte luzatuko dituzte auzoko jaiak. Ohi bezala, festa eguna auzoko baselizan egingo duten mezarekin hasiko dute, 11:30ean. Elizkizunaren ondoren, auzokoentzako hamaiketakoa eskainiko dute Añota sagardotegian.
Eguerdian, berriz, herri kirol erakustaldia izango da, bertsolariek eta trikitilariek girotuta. Harri jasotzen Ainitze Zumeta eta Estefania Etxebeste ariko dira eta aizkoran Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi Txikia IV.a. Kantuan Ion Beloki eta Jon Mendiluze bertsolariek jardungo dute. Musika, berriz, Hitzeder eta Lidia trikitilarien esku izango da.
Behin kirol jaialdia bukatutakoan, bazkaria izango da Añota sagardotegian, bertsolariek eta trikitilariek girotuta.
Larunbat iluntzerako bertso afaria ere antolatu dute Elosiagan, Nerea Ibarzabal eta Andoni Egaña bertsolariekin. Afaltzera joateko erreserba aldez aurretik egin beharko da Añota sagardotegira deituta, 943-81 20 92 telefono zenbakira. Afalostean, Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria izango da.
Egitaraua:
- 11:30. Meza.
- Ondoren, auzokoentzat hamaiketakoa Añota sagardotegian.
- 12:30. Herri kirol erakustaldia, bertsolariek eta trikitilariek girotuta.
- 14:00. Bazkaria, Añota sagardotegian bertsolariekin eta trikitilariekin.
- 20:30. Bertso afaria. Bertsolariak: Nerea Ibarzabal eta Andoni Egaña.
- Ondoren, erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin.