Gaudete aldiko kontzertua izango da datorren igandean, hilak 14, Loiolako santutegian. 11:30ean hasiko da egun horretako meza nagusia, eta elizkizunarekin batera eskainiko du Nafarroako Ganbera Abesbatzako ahots zurien koroak kontzertua, Miriam Mendibek zuzenduta eta Raul del Toro organo jotzaileak lagunduta.
Bokazio feministarekin eta emakumeak musikagile eta interprete gisa duen eginkizuna aldarrikatzeko asmoz sortu zuen abesbatzak Heptameron emanaldia, eta hain justu, horixe da koruak Loiolan eskainiko duen kontzertua. 2017ko azaroan sortu zuten emanaldi hori.
Kristau kulturan eta liturgian, gaudetea abendualdiaren hirugarren igandea izan ohi da, eta euskaraz 'poztu zaitezte' esan nahi du.