Festetako bigarren asteburua dute Landetan gaurkoa. Aurreko asteburuan izan zituzten saneloietako ekitaldi nagusiak, eta astelehenean, San Eloi eguna ospatzeko, arkume jana egin zuten landetarrek. Gaur goizetik iluntzera arteko ekintzak dituzte antolatuta Landetan. Eguerdira artean, baserriko produktuekin azoka egin dute eta animaliak izan dira erakusgai auzoan. Bitartean, pintxoak jateko eta sagardoa txotxetik edateko aukera izan da.
Segidan, Landetan bildutako haurrek ponian ibiltzeko aukera izan dute, Lopene ganadutegiko animaliekin. Auzotarrek bazkaria ere egin dute, gaurkoan Lau Bide jatetxean.
Aurtengo jaiak agurtzeko sokamuturra izango da gaur, 16:30ean hasita. Albara ganaduteko zezenak ibiliko dira Landetan.