Azpeitiko Parrokiako Espetxe Pastoraltzak Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelan dauden presoentzako Eguberrietako material bilketa kanpaina egingo du datorren astean, Itxaropenetik askatasunerantz elkarrekin lelopean. Hain justu, datorren asteazkenean eta ostegunean, 17:30etik 19:00etara jasoko dute materiala, Azpeittiko Parrokiaren bulegoan. Horrez gain, abenduaren 14a bitartean parrokiako kantzelean jasoko dute materiala 10:00etatik 12:00etara artean.
Askatasuna kendutako gizonekin eta emakumeekin solidarizatzeko deia egin dio Donostiako Elizbarrutiak kristau elkarte osoari, adieraziz presoak gizarteko bizikidetzatik baztertuta egon arren, "gizarteko kide" direla eta, horietariko asko baita kristau elkarteetakoak ere.
Bilduko duten materiala
Martuteneko presoek gehien behar duten materiala bilduko dute kanpainaren antolatzaileek. Honako hau da Espetxe Pastoraltzako kideek bilduko dutena: barruko arropa berria, hala nola gizonentzako kamisetak eta gantzontziloak (S, M eta L neurrikoak), txandal galtzak, kamisetak eta kirol jertseak (S, M eta L neurrikoak), bainu txankletak (39tik 46ra artekoak) , kirol oinetakoak (gizonentzat, 39tik 46ra arteko neurrikoak eta emakumeentzat 37tik 40ra artekoak); turroi biguna; tabako gorria eta metxeroak; A motako seiluak; gutunazalak; boligrafoak eta azazkalak mozteko gailu txikiak.