'Gernika' obra tamaina errealean egurrean egiteko proiektua aurkeztuko dute hilaren 11n

Nerea Uranga 2025eko abenduaren 4a

'Gernika' obra egurrean.

Egurnika da Arte eta Diseinu eskolako tailu eskolakoek martxan jarri nahi duten proiektua. Manolo Sanjuan tailugilea zenaren agurrarekin batera, haren ametsa zena egi bihurtzeko asmoz hainbat tailugilek sortutako proiektua da.

Egurnika proiektua aurkeztuko dute abenduaren 11n, ostegunean, 19:30ean, Sanagustin kulturgunean Azpeitiko ADI Arte eta Diseinua eskolako hainbat tailugilek. Proiektuaren helburua Pablo Picassoren Gernika obra egurrean eta tamaina errealean egitea da.

Egitasmoak oinarrian du Manolo Sanjuan tailugile zenaren ametsa. Hain zuzen ere, haren agurrarekin batera, Gernika egurraren deia proiektua sortzeko gogoa sortu zitzaien Mikel Sanjuan eta beste hainbat tailugileri. Desira hori betetzeko asmoz, Sanjuan maisuak zuen ametsa egia bihurtzeari bide ematea erabaki zuten, ekimen artistiko berezia martxan martxan jarrita. Hala, Arte eta Diseinua eskolako taillu eskolako artisauek Gernikako bonbardaketaren mendeurrenerako Gernika obraren egurrezko erreprodukzioa sortu nahi dute tamaina errealean.

Egitasmoan parte hartzen dutenek adierazi dutenez, Gernika obraren bertsio berria "erreplika bat baino gehiago" izango da, "hiru dimentsioko esperientzia" bihurtuko baitute. "Egurra lantzearen teknikak eskaintzen dituen aukerei esker, 1937an Picassoren obrak jasotako hondamendia gertutik bizitzeko aukera izango da", azaldu dute.

Proiektuaren nondik norakoen eta asmoen berri, datorren ostegunean, abenduaren 11n, Sanagustin kulturgunean egingo duten aurkezpenean azalduko dituzte. Saio horretan, proiektuan parte hartuko duten tailugileek xehetasun denen berri emango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide