Abenduaren 13rako emakumeei zuzendutako bigarren irteera antolatu dute Domusa Teknik 40 MLK-koek

Nerea Uranga 2025eko abenduaren 4a

Emakumeei zuzendutako entrenamendu saio bat. (Alberto Beloki)

Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketaren antolatzaileek emakumeei zuzendutako bigarren entrenamendu saioa antolatu dute abenduaren 13rako. Lasterka hamabi kilometroko ibilbidea egin ondoren, Efik zentrokoekin hitzaldia izango dute parte hartzen duten kirolariek. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da abenduaren 11rako.

Abenduaren 13rako, larunbaterako, emakumeei zuzendutako bigarren entrenamendu saioa antolatu dute V. Domusa Teknik 40 MLK lasterketaren antolatzaileek. 08:30ean elkartuko dira entrenamendu saioan parte hartuko dutenak, Azpeitiko igerilekuaren aurrean. Aurrena hamabi kilometroko ibilbidea egingo dute Izarraitz magalean barrena, hain justu harrobitik joan-etorria egingo dute.

Korrika saioaren ostean, Efik zentroko Julen Ansoalderekin eta Josu Larrañagarekin Erresistentzia eta indarra uztartuz hitzaldia eskainiko digute Mendietxe museoan.

Irteeran parte hartzeko abenduaren 11 baino lehen izena eman beharko da honako formularioa beteta. Igerilekuan dutxa hartzeko aukera izango dute irteeran parte hartzen dutenek, baita irten aurretik motxila bertan gordeta uzteko aukera ere.

Hilaren 13ko irteeran parte hartzen duten kirolariek artean, Loiola hotelean bi lagunentzako otordua eta Joma etxearen bi haizetarako zozkatuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide