Azpeitiko Erremonte Txapelketaren 24. aldiak baditu jada finalistak. Joan zen igande eguerdian jokatu zituzten finalaurrekoak, Izarraitz pilotalekuan, eta datorren igandeko finalean ariko dira Aiestaran VII.a eta Juanenea Ansa II.aren eta Eskuderoren kontra.
Aiestaran VII.ak eta Juaneneak 2 eta 1 irabazi zuten Goikoetxea V.aren eta Larrañagaren kontra. Bigarren neurketan, berriz, Ansa II.a eta Eskudero 2 eta 0 nagusitu ziren Ezkurra II.aren eta Aiestaran VI.aren aurka.
Finala datorren igandean izango da, 12:00etan hasita, eta herritarrek doan gozatu ahal izango dute finalaz. Oriamendi 2010 enpresako lau pilotari ariko dira txapela lortzeko lehian. Oraindik ez dute jakinarazi jaialdia zer partidarekin osatuko duten.