Iruña Veleia aztarnategiari buruzko hitzaldia emango du bihar Josetxo Mendiak

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 1a

Iruña-Veleia aztarnategiaren irudi bat.

Iruña Veleia aztarnategiari buruzko hitzaldia emango du bihar arratsaldean Josetxo Mendia adituak.

Iruña Oka (Araba) udalerriaren lurretan kokatzen den Iruña Veleia aztarnategiari buruzko hitzaldia eskainiko du bihar, asteartea, Josetxo Mendia adituak. 19:00etan izango da saioa, Azoka Plazako lehenengo solairuan. Urola Erdiko Nafar Zuzterrak eta Nabarralde taldeek antolatu dute hitzaldia, eta irekia izango da herritar guztientzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide