Abenduaren 19an, ostiralez, egingo dute aurtengo Eusebio Eizmendi Txapel zenaren oroimenezko bertso saioa. Soreasu antzokian izango da hitzordua, 22:00etan hasita, eta Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Julio Soto, Jon Gurrutxaga eta Naia Arrizabalaga ariko dira kantuan, Haritz Etxeberria Ministro-k jarritako gaien bueltan.
Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatutako emanaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko, Interneten. Horiek hamar eurotan eskura daitezke honako lotura honetan.