Langile bat altuera handi batetik erori eta larri zauritu da Azpeitian

Ihintza Elustondo 2025eko azaroaren 20a

Iñaki Azpiazu kalean eraikitzen ari diren etxebizitzak.

Iñaki Azpiazu kalean eraikitzen ari diren etxebizitzetan gertatu da ezbeharra, 11:45ean. 44 urteko gizonezkoa da zauritua, eta Donostia ospitalera eraman dute. 

Lan istripu larria izan da gaur eguerdian Azpeitian. Iñaki Azpiazu kalean eraikitzen ari diren etxebizitzetan gertatu da ezbeharra, 11:45ean. Ertzaintzak Gukari jakinarazi dionez, langile bat altuera handi batetik erori da, eta larri zaurituta eraman dute Donostia ospitalera. 44 urteko gizonezkoa da zauritua. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide