Urola ibaiaren bilakaera, oraina eta geroa izan dituzte hizpide

Aitziber Arzallus 2025eko azaroaren 20a

Urola ibaiaz hitzaldia, atzo arratsaldean, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. (Azpeitiko Udala)

Ura agentziako Iñigo Citores, Basoinsa enpresako Mikel Sarriegi, Aitor Larrañaga EHUko irakaslea eta Joanes Amenabar Ingurumen batzordeburua aritu dira solasean, udalak antolatutako saioan.

Atzo, asteazkena, Urola ibaiaren bilakaeraz, egungo egoeraz eta aurrera begirako aurreikuspenez aritu ziren Azoka Plazako aretoan, Azpeitiko Udalak antolatutako solasaldian. Ordu eta erdi inguruko saioan, landarediak ur emarian duen eraginaz, ibaiaren azterketak utzitako emaitzez eta berriki egindako esku hartzeez zein egin asmo dituztenez hizketan jardun ziren Ura agentziako Iñigo Citoresek, Basoinsa enpresako Mikel Sarriegik, Aitor Larrañaga EHUko irakasleak eta Joanes Amenabar Ingurumen batzordeburuak.

Urola ibaiaren egoerak herritarrei interesa pizten dielako antolatu zuen hitzaldia udalak. Izan ere, Azpeitia erdi-erditik zeharkatzen duen ibaia azken urteetan asko aldatu da;  "nagusiki onerako –duela urte batzuk baino garbiago datoz urak–", baina aldaketa batzuek herritarren artean kezkak eta zalantzak sortu dituztenaren jakitun da erakundea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide