Itsasi euskal kultur taldeak Itsasi Eguna ospatuko du zapatu honetan; horrela, herria dantzaz alaituko du beste urte batez. Dantza ikuskizunak izango dira goizean zehar, eta eguerdian bazkaria egingo dute.
Hain zuzen, 11:00etan taldeko dantzari txikiak Frontoi Txikin elkartuko dira, eta hortik abiatuta, Alde Zaharrean hainbat dantza ikuskizun eskainiko dituzte; hala nola Perez Arregi plazan, Plaza Txikian, Olazko Amaren plazan eta herriko plazan. Jarraian, taldeko kideak zein kide ohiak bazkarirako elkartuko dira.
Antolatzaileek azaldu dutenez, eguraldiak lagunduko ez balu, dantza ekitaldia frontoian eskainiko dute. Halaber, Itsasiko kideek taldekide ohi guztiak gonbidatu eta animatu dituzte egun berezian parte hartzera, eta jakinarazi dute bazkarirako izena emateko Itsasiko kideren batekin hitz egin edo itsasieuskalkulturtaldea@gmail.com helbidera idatzi beharko dutela herritarrek.