Euskarazko umorea ardatz duen 'Nahastumbury' eskainiko du Barrexerkak ostiralean

Julene Frantzesena 2025eko azaroaren 23a

Barrexerka taldeko kideak.

Bederatzi aktore gaztek osatutako Barrexerka konpainiak 20:00etatik aurrera eskainiko du emanaldia, Soreasu antzokian. Sarrerak salgai daude, bederatzi eurotan. Taldeak esketxak, bakarrizketak eta antzerki pieza laburrak uztartzen ditu.

Euskarazko umorea ardatz duen Barrexerka antzerki taldeak Nahastumbury ikuskizuna eskainiko du ostiralean, 20:00etan hasita, Soreasu antzokian. Sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean eros daitezke, bederatzi euroren trukean.

Gazteei zuzendutako saioak eskaitzen ditu konpainiak, eta esketxak, bakarrizketak eta antzerki pieza laburrak uztartzen ditu emanaldietan. Ordubeteko inguruko ikuskizuna izango da Barrexerkako kideek Azpeitian eskainiko dutena.

2018an sortu zuten Barrexerka, antzerkiarekin lotura zuten hainbat lagunek, eta gaur egun hamabi kidek osatzen dute taldea: bederatzi aktorek eta hiru teknikarik. Honako hauek dira aktoreak: Peru Ansorena, Nerea Aranburu, Mikel Irazusta, Maialen Sorzabalbere, Amaia Rojo, Graxi Arregi, Ekain Arrieta, Garazi Mitxelena eta Amaia Iraundegi.

Hona hemen Barrexerka taldearen aurkezpen bideoa:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide