Bultzada taldeak antolatuta, Errepresioaren Aurkako Elkartasun Jaialdia izango da zapatuan Gaztetxean. 17:00etan zabalduko dituzte hango ateak, eta ordu horretatik aurrera, hainbat talde igoko dira agertokira.
Brigade Loco, Neallta Fola, Rebel Noise, Istilu-Estutu, Colo Revenge eta Aurrez Aurre taldeek eskainiko dituzte kontzertuak. Horiek amaitzean, gainera, Traka&Matrakaren emanaldiaz gozatu ahal izango dute hara joaten direnek.
Jaialdirako sarrerak salgai daude hamar euroren trukean, Elorriko Bikale, Bergarako Arrano, Beasaingo Bideplaza eta Xuber, Donostiako Urka nahiz Azpeitiko Haginpe tabernetan.