Xabier Berasaluze 'Leturia'-k kaleratu berri duen kopla liburua aurkeztuko du bihar Basazabalen

Julene Frantzesena 2025eko azaroaren 18a

Leturia liburua eta panderoa eskuetan. (EITB)

45 urteko ibilbidean kantatutako eta entzundako 152 kopla sorta eta doinu jaso ditu Leturiak Elkar argitaletxearen bidez kaleratu duen liburuan. Bihar 19:00etan egingo du haren aurkezpena Basazabalen, Trikigiro elkarteak antolatuta.

45 urteko ibilbidean kantatutako eta entzundako 152 kopla sorta eta doinu jaso ditu Xabier Berasaluze Leturia pandero jotzaile ezagunak Koplarik kopla liburuan. Joan zen ostegunean aurkezpen nagusia egin ondoren, Azpeitian ere aurkeztuko du argitalpena Leturiak, Trikigiro elkartearen eskutik. Basazabal jauregian izango da aurkezpena, 19:00etan hasita.

Leturia 1979an hasi zen jendaurrean panderoa jotzen eta abesten, eta ordutik ehunka plazatan aritu da. Urte horietan denetan plazetan bizi izandakoen gaineko xehetasunak idatziz jaso ditu, baita koplen eta doinuen gainerakoak ere. Orain, haiek berreskuratu, txukundu eta argitaratu ditu. Elkar argitaletxearekin plazaratu du liburua, koplen mundua ezagutzeko xedearekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide