40 bat lagun elkartu ziren joan den igandean, haur, gaztetxo zein heldu, Lagun Onak MBk Sañoara antolatutako mendi irteeran parte hartzeko. Eguraldi ederrak lagunduta egin ahal izan zuten etxe gertuko txangoa mendizaleek.
Igandekoarekin, hain zuzen, bukatu ditu Lagun Onakek bereziki haurrei eta gaztetxoei zuzenduta antolatutako aurtengo irteerak. 2026an egingo dituzte datozenak.


(Argazkiak: Lagun Onak MB)