Baigerak irteera antolatu du abenduaren 11rako Markina-Xemeinera

Nerea Uranga 2025eko azaroaren 12a

Arretxinagako baseliza barrutik.

Bizkaira egingo dute egunpasa, Arretxinagako San Migel baseliza eta Zenarruzako monasterioa bisitatzera. Irteeran parte hartzeko izena abenduaren 9rako eman behar da Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkartean. 

Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Bizkaira irteera antolatu du abenduaren 11rako (osteguna).  09:00etan San Martin egoitzaren aurretik irtenda, Markina-Xemeinera eta Zenarruzara joango dira. Egunpasan Arretxinagako San Migel baseliza eta Zenarruzako monasterioa bisitatuko dituzte. Bazkaria, berriz, Kamiñoko jatetxean egingo dute, 14:30ean.

Irteeran parte hartzeko izena abenduaren 9a baino lehen eman behar da, Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkartean. Egunpasara joan nahi dutenek 40 euro ordaindu beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide