Euskal Herrian arrisku egoeran dauden animaliak ezagutzeko Animaltzen sortu zure animalia tailerra egingo dute igandean, azaroaren 16an, Azpeitiko Ekoetxean.
10:30etik 12:30era artean egingo dute animaliei buruzko saioa, eta 6 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute. Izen ematea doakoa da, baina aurrez izena eman beharko da honako lotura honetan.
Klima aldaketak animaliengan zer eragin duten azalduko dute Ekoetxeko saioan, eta horren aurrean norabanako bakoitzak egin dezakeenaz hitz egingo dute. Ondoren, ekintza bukatzeko, partaide bakoitzak animalia bat sortuko du askotariko materiala erabiliz.
Zapatuan Ekoetxera
Bestalde, zapatuan Sakona etxalde ekologikoa bistatzeko aukera izango dute hala nahi duten herritarrek. 10:00etarako jarri dute hitzordua Frontoi Txikian, eta handik joango dira Sakonara; bisita bukatzean mokadua egingo dute Elikagunean.
Zaporeek badituzte istorioak izenburupean egingo duten bisita doakoa izango da, baina aurrez izena eman behar da Ekoetxearen webgunean.