San Martin Astea udal ordezkarien bisitarekin hasi dute egoitzan

Nerea Uranga 2025eko azaroaren 11

Gaur San Martin Astearen inaugurazioan, egoitzan Nagore Alkorta alkatearen bisita. (Azpeitiko Udala)

Gaur hasi dituzte egoitzan San Martin Asteko ekintzak, bisita eta guzti. Arratsaldean, kafe tertulia izango da, 17:00etan hasita. Larunbatera arte izango dituzte sanmartinen bueltako ekintzak, egun horretan Familiaren Egunarekin bukatuko dituzte.

Gaur, San Martin egunean, hasi dituzte Azpeitiko egoitzakoek San Martin Asteko ekintzak. Meza izan dute goizean, eta elizkizuna bukatutakoan bota dute txupinazoa. Ospakizun hastearen hasieran Nagore Alkorta alkatearen bisita ere jaso dute egoitzako bizilagunek. Arratsaldean, 17:00etan hasita, Lory Thomsonekin kafe tertulia izango da egoitzan bertan.

Larunbatera arte egunero izango dute ekitaldi bereziren bat San Martin egoitzan, bingoa, bertso eta musika saioak izango dituzte, besteak beste. Larunbatean, familiako kideekin eta lagunekin batera ospatuko dute Familien Eguna. Hamaiketakoa eta trikitilarien saioa izango dituzte.

Hona hemen San Martin asteko egitaraua:

Bihar, asteazkena

  • 11:00. Gurutze Gorrikoei eskertza ekitaldia eta Juan Antxieta musika eskolakoekin musika terapia.

Etzi, osteguna

  • 11:00. Bertso zaharren kantaldia Eguzkitzerekin.

Ostirala, azaroak 14.

  • 11:00. Euskal Herriko proiektuaren ekitaldia, Iraurgi ikastetxekoekin.

Larunbata, azaroak 15. Familien Eguna.

  • 11:30-12:30. Familiakoekin luntxa.
  • 11:30-12:30. Juan Antxieta musikako Unai eta Imuntzo trikitilarien saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide