Nostalgia musikalak parranda egiteko aitzakia eskainiko du asteburu honetan. Izan ere, larunbatean Kanuto disko jartzailearen guatekeaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek Sanagustin kulturgunean, 22:00etatik aurrera. Gaua girotzeko, 80ko nahiz 90eko hamarkadetako musika dantzagarria jarriko du DJ Kanutok.