90 urteko herritarrak omenduta bukatu du Baigerak Jubilatuen Astea

Nerea Uranga 2025eko azaroaren 9a

Joan den astelehenetik gaur arte ospatu du Jubilatuen Astea Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. 90 urteko herritarrak omentzeko bazkaria eginda bukatu dituzte asteko ekintzak.

Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak 90 urteko herritarrak omenduta bukatu du gaur Jubilatuen Astea. Joan den astelehenetik hamaika ekintza egin dituzte herrian eta herritik kanpo, besteak beste, Matazak irteera, Euskal Burdinbidearen Museora bisita, bingoa, hitzaldia eta mendi irteera. Gaur, berriz, Jubilatuen Eguna ospatu dute, goizean meza izan dute Baigerako hildako bazkideen alde. Ondoren, 90 urteko herritarrak omentzeko bazkaria egin dute Azoka Plazan. 35 herritar dira 90 urte dituztenak eta omenaldian hamazazpik parte hartu dute. Nagore Alkorta alkateak eta EH Bilduko nahiz EAJko hainbat zinegotzik ere parte hartu dute omenaldiko bazkarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide