Bertan behera utzi dute biharko kale antzerkia

Mailo Oiarzabal 2025eko azaroaren 7a

Goitibera taldekoak, 'Eraitsi SL' kale antzerkiaren emanaldi batean. (Goitibera)

Goitibera taldeak Eraitsi SL lana eman behar zuen zapatu arratsaldean plazan, baina eguraldiaren iragarpena ikusita, emanaldirik ez dela izango jakinarazi dute Euskal Antzerki Topaketen antolatzaileek.

43. Euskal Antzerki Topaketen barruan biharko, azaroak 8, iragarrita zegoen kale antzerki emanaldia bertan behera utzi duteka jakinarazi dute gaur antolatzaileek. Goitibera taldeak Eraitsi SL lana eman behar zuen zapatu arratsaldean plazan, baina eguraldiaren iragarpena ikusita, emanaldirik ez egitea erabaki dute.

Beraz, asteburu honetan antzerkiaz gozatu nahi dutenek Soreasu antzokira ala Sanagustinera joan beharko dute, gaur edota igandean. Gaur, Ai, gure juaneteak taularatuko du Sanagustinen Tartean Teatroak, 21:30ean; eta igandean, berriz, Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta? lana emango du Ttanttakak Soreasun, 19:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide