Kiroldegiko aldageletan lapurreta egin dute

Aitziber Arzallus 2025eko azaroaren 5a

Azpeitiko kiroldegia. (Guka)

Astelehen arratsaldean hainbat diru zorro eta telefono lapurtu zituzten belar artifizialdun futbol zelaien artean dauden aldageletatik. Ez da gertatu den lehen aldia, eta zer neurri hartu aztertzen ari dira Kirol sailaren eta kirol kluben arduradunak. 

Astelehen arratsaldean lapurreta egin zuten Azpeitiko kiroldegiko aldageletan; hain zuzen ere, belar artifizialdun bi futbol zelaien artean daudenetan. Entrenamendu saioa bukatu eta aldageletara joan zirenean diru zorroak eta telefonoak falta zitzaizkiela ohartu ziren hainbat gazte, eta Gukak jakin ahal izan duenez, oraingoa ez da izan aldagela horietan lapurreta egin duten lehen aldia. Udaltzaingoan ari dira familien eta haien gurasoen salaketak jasotzen, eta antzekorik berriz gerta ez dadin zer neurri hartu aztertzen ari dira Kirol sailaren eta kirol kluben arduradunak.   

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide