Mari Tere Garmendia hil da, Azpeitiko Ikastolaren sorrerako andereñoa

Julene Frantzesena 2025ko urr. 15a, 17:34

Kontxu Odriozola eta Mari Tere Garmendia Uztarria Kultur Koordinakundeak ohorezko bazkide izendatu berritan, oroigarriarekin. (Uztarria)

80 urterekin zendu da azpeitiarra Donostian, hainbat urtez bizileku izan duen hirian. 1965-66 ikasturtean, Azpeitiko Ikastola sortu zutenean, Garmendia eta Kontxu Odriozola izan ziren lehen andereñoak. Uztarria Kultur Koordinadorak arrazoi horrexegatik izendatu zituen biak ohorezko bazkide 2006an.

Mari Tere Garmendia hil da, Azpeitiko Ikastolaren sorrerako andereñoa. 80 urterekin zendu da azpeitiarra, eta bihar izango da haren hileta-elizkizuna Donostian bertan, han bizi baitzen duela hainbat urtetatik. 1965-66 ikasturtean, Azpeitiko Ikastola sortu zutenean, Garmendia eta Kontxu Odriozola izan ziren lehen andereñoak.

Uztarria Kultur Koordinakundeak 2006an ohorezko bazkide izendatu zituen Garmendia eta Odriozola zena –2016an hil zen–, Azpeitiko Ikastolaren sorrerako andereñoak izan zirelako. 2015ean, berriz, San Inazio jaien hasierako txupinazoa bota zuen gonbidatuetako bat izan zen Garmendia; izan ere, Azpeitiko Ikastolaren 50. urtemuga tarteko, sorrerako hainbat ikasle, irakasle eta guraso arduratu ziren jaien hasierako suziria botatzeaz.

Honako lotura honetan eskuragarri dagoen PDFan irakur daiteke 2008ko urriko Uztarria aldizkarian Mari Tere Garmendiari egindako elkarrizketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide