Datorren udaberrian Valentziara eta Asturiasera egingo dituzten bidaietarako izen ematea ireki du Baigerak

Mailo Oiarzabal 2025ko urr. 15a, 10:16

Valentziako Arteen eta Zientzien hiria. (Pixabay)

Martxoaren 23tik 28ra joango dira Valentziara, eta ekainaren 4tik 7ra Oviedora. Elkartean zein bidaia agentzian eman dezakete izena Baigerako bazkideek.

2026ko udaberrirako prestatu dituen bi bidaiaren berri eman du Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. Martxoan Valentziara (Herrialde Katalanak) eta ekainean Asturiasera (Espainia) joango dira Baigerakoak, eta bi irteeretarako izen ematea ireki du jada.

Sei egunekoa da Baigerakoek Valentziara egingo duten txangoa, martxoaren 23tik 28ra. Hiriburuan Arteen eta Zientzien hiria ikusiko dute, besteak beste, eta Aiora, Xativa, Utiel, Requena, Bunyol, Sagunto eta Altea herriak ere bisitatuko dituzte. Ekainaren 4tik 7ra, berriz, Asturiasera lau eguneko irteera egingo dute Azpeitiko jubilatuen eta pentsiodunen elkartekoek. Oviedo, Gijon, Ribadesella, Cudillero, Luarca, Lastres eta Villaviciosa ezagutzeko aukera izango dute bidaiariek.

Bi bidaia horien gaineko informazioa zein izena ematea nahi dutenek, Baigeraren bulegora edota Halcon bidaia agentziara jo dezakete jada.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide