Hemen da XVI. Zezen Beltz Asteburua

Aitziber Arzallus 2025ko urr. 14a, 15:36

Iazko Grand Prix ikuskizuna, Azpeitiko Zezen Plazan. (Guka)

Urriaren 18an eta 19an izango da aurtengo Zezen Beltz Asteburua; hamaseigarrena, hain zuzen. Urtero legez, egitarau zabal eta oparoa prestatu dute antolatzaileek, eta Grand Prix ikuskizunak ere ez du hutsik egingo. Horretarako sarrerak herriko hainbat tabernatan eskuragai daude dagoeneko, bost euroren truke.

Hemen da Zezen Beltz asteburua. XVI. edizioa beteko du aurten, eta asteburu honetan izango da, urriaren 18an eta 19an, hain zuzen. Urtero legez, egitarau zabal eta oparoa antolatu du Zezen Beltz elkarteak bere asteburua ospatzeko, eta Grand Prix ikuskizunak ere ere ez du hutsik egingo. 

Grand Prixerako sarrerak dagoeneko eskura ditzakete herritarrek. Sarrera bakoitzak bost euro balioko du, eta Berdie, Jim Clark, Mendizabal, Pastorkua eta Eguzkitza tabernetan daude eskuragai; bestela, egunean bertan zezen plazako leihatilan erosteko aukera ere egongo da. 

Hona hemen, urriaren 18ko eta 19ko hitzordu guztien zerrenda:

Urriak 18, zapatua

  • 12:30. Bigantxak, Done Jakue kalean, 16 urtetik gorakoentzat.
  • 17:00. Grand Prixa, zezen plazan.
  • Ondoren, zezen bolaztatuak, 16 urtetik gorakoentzat.

Urriak 19, igandea

  • 12:00. Txahal saiheskia, solomo eta oilasko erretzea eta dastatzea, Done Jakue kalean.
  • 12:30. Bigantxak, Done Jakue kalean, 16 urtetik gorakoentzat.
  • 17:15. Helduen entzierroa, Artzubitik plazara eta buelta.
  • Ondoren, zezen bolaztatuak, Artzubian, 16 urtetik gorakoentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide