Mendi bizikleten gurpilak, kamisetak, bizikletak... gurpilen gaineko kirolen zaleen denetarik aurkitu ahal izan dute gaur eguerdian Loiolako skate parkearen aurrean, Azpeitiko YK Riders taldeak antolatu duen bigarren eskuko azokan.
Ostegunaz geroztik, Arauntza Ridersek antolatutako IV. YK Riders festa ospatzen ari dira Izarraizko Ateako skate parkearen inguruan, eta gaur izango dute jaia nahiz kirola uztartu dituen topaketaren azken eguna. 17:00etan egingo dute egitarauko azkenengo ekintza, hain zuzen, haur eta gaztetxoen bizikleta lasterketa antolatu dute ordu horretarako.