Ehunka lagun atera dira kalera Palestinari elkartasuna adieraztera

Aitziber Arzallus 2025ko urr. 2a, 20:51

Palestinarekin Elkartasuna plataformak egindako deiari erantzunez, ehunka izan dira arratsaldean Urola Kostako hainbat herritan egin dituzten mobilizazioan parte hartu duten herritarrak. Gazako setioa bukatzeko eta Israel desegiteko eskatu dituzte, besteak beste. 

Goizean, Ikasle Abertzaleek deituta, ikasleak izan dira Palestinari elkartasuna adierazteko kaleak hartu dituztenak, eta arratsaldean, gainontzeko herritarrak. Bart Israelek Gazara heltzear zen Global Sumud flotilla atzeman ostean, Palestinari Elkartasuna plataformak gaur arratsaldean Euskal Herriko plaza edota udaletxe aurre guztietan elkarretaratzera deitu ditu herritarrak, eta ehunka izan dira haren deiari erantzunez kalera atera diren Urola Kostako herritarrak. Gazako setioa hautsi! Israel desegin lelopean, mobilizazio jendetsuak egin dituzte Aian, Azkoitian, Azpeitian, Beizaman, Getarian, Zestoan eta Zarautzen.

Gazara laguntza humanitarioa eramateko eta hara korridore humanitarioa irekitzeko asmoz ontzietan zihoazen 200 bat ekintzaile atxilotu dituzte Israelgo militarrek Euskal Herrian gauerdia zenean. Guztira, 530 ekintzaile zeuden flotillan –tartean lau euskal herritar–. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide