Julian Barrenetxea abesbatzak musika barrokoaren kontzertua eskaini zuen atzo, zapatua, Soreasu antzokian. Azpeitiko abesbatzak Ormaiztegiko (Gipuzkoa) Urmaiz, Donostiako Aita Donostia eta Lazkaoko (Gipuzkoa) Kantaka abesbatzekin eta Sine Nomine orkestrarekin batera eskaini zuen emanaldia. Guztira, 80 abeslarik parte hartu zuten atzo iluntzeko emanaldian, eta haiekin batera, orkestrako 25 musikarik. Lau bakarlariren ahotsak ere entzun ziren, hala nola Ana Otxoa sopranoarena, Leticia Bergara altuarena, Iñigo VIlas tenorearena eta Jose Javier Etxeberria baxuarena.
Musika barrokoa izan zen atzo protagonista, baina bi ataletan banatu zuten errepertorioa. Lehenenego zatian, Johann Sebastian Bach (1685-1750) musikariaren obra eskaini zuten: Church Cantatas Bwv 147 eta Herz Und Mund Und Tat Und Leben. Bigarren zatian, berriz, Marc Antoine Charpentierren (1643-1704) obra: Te Deum H 146. Izatez, Bach Charpentier baino geroagoko musikaria da, baina haren musika lehenago interpretatu nahi izan zute , Charpentierrekin borobildu nahi izan zuten-eta emanaldiaren amaiera.
Beste proiektu bat, bidean
Julian Barrenetxea abesbatza beste proiektu batean murgilduta ere badabil. Aurten, 40 urte beteko ditu koruak, eta horren harira, egitasmo handi batean murgildu dira: Azpeitiak eman dituen konposatzaile garrantzitsuenen abestiak grabatuko dituzte, Azketa abesbatzarekin eta Azpeitiko beste hainbat musikarirekin elkarlanean. Aurrerago emango dituzte proiektu horren gaineko xehetasunak.