Urriaren 24tik azaroaren 1era, lau egunez egingo dute XV. Garagardo Azoka

Julene Frantzesena 2025ko ira. 25a, 08:00

Iazko Garagardo Azokaren muntaketako irudia.

Urriaren 24an eta 25ean nahiz urriaren 31n eta azaroaren 1ean egingo dute azokaren XV. aldia Azpeitiko Azoka Plazan. ISBk oraindik ez ditu jakinarazi azokaren ordutegia eta egitaraua.

Iraurgi Saskibaloi Taldeak iragarri ditu Azpeitian egingo duen Garagardo Azokaren datak: urriaren 24an eta 25ean nahiz urriaren 31n eta azaroaren 1ean egingo dute azokaren XV. aldia.

Azoka Plazan muntatuko dute garagardoaren bueltako azoka beste urte batez, eta lau egun horietan jan-edanerako aukera izango dute herritarrek. Dena den, oraindik ez ditu jakinarazi ISBk azokaren ordutegia eta egitaraua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide