Azpeititik Xoxotera doan mendi bidean, Izarraitz atzera ailegatu aurreko harri bidean, duela bi aste luizi bat izan zela jakinarazi zuen herritar batek, eta udalak jakinarazi du bidea txukuntzen hasi dela.
Udalak jakinarazi duenez, Xoxoteko tontorrera iristeko oinezkoentzako pasabidea estutu egin zuen lur jausiak, eta ingurua txukuntzeko nahiz zabaltzeko lanetan ari da erakundea, inguruko landareak soilduz.
Jakinarazi duenez, eremu horretan alanbrezko helduleku bat jarriko du bihar, oinezkoen segurtasuna bermatzeko asmoz. Hala ere, pasabide horretan kontuz ibiltzeko ohartarazpena egin die herritarrei.