Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreak protagonista dituen Arizona antzezlana oholtzaratuko dute igande honetan Azpeitiko Soreasu antzokian. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrerak lotura honetan eros daitezke. Aktoreok muturrera eramango dituzte tragedia nahiz parodia uztartzen dituzten pertsonaiak, eta aktualitateko gai bati helduko diote: migrazioa.
Zehazki, Margareth eta George gorpuztuko dituzte aktoreek. Musikal bat egiteko ametsa jarraituz, Arizonako mugaraino iritsi dira, baina han, misio bat bete beharko dute: gurutzatzeko aukeraren zain dauden horiengandik muga defendatzea.
Txalo Produkzioak ekoitetxea arduratu da Juan Carlos Rubiok 2005ean idatzi zuen izen bereko antzezlana doitzeaz eta euskarara ekartzeaz. Antzerkigile espainiarraren testuak migrazioari, giza ergelkeriari eta manipulazioaren mugei buruzko gogoeta egiten du, bizitzaren basamortuan galdutako bi gizakiren arimaren erretratu tragikomikoa izateaz gain.
Sarreren zozketa
Soreasu antzokian Arizona ikusi ahal izateko bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu Gukak, Kulturaz kooperatibaren bitartez. Esteka honetan parte hartu dezakete zozketan Gukako bazkideek.