Gazta eskuz egiten ikasi dute Sakona Komuntzo etxaldean

Mailo Oiarzabal 2025ko ira. 21a, 10:23

Hainbat familiak parte hartu zuten atzo Azpeitiko Ekoetxeak antolatutako Egin zure gazta esperientzian. Bakoitzak bere gazta egin eta etxera eramateko aukera izan zuten.

Ardi gazta eskuz nola egiten den ikasteko eta praktikan jartzeko aukera izan zuten atzo hainbat haurrek Azpeitiko Komuntzo baserriko Sakona etxaldean, Ekoetxeak familientzat antolatutako Egin zure gazta esperientziaren barruan.

Sakona etxaldean barru eta kanpo bisita egiteko aukera izan zuten familiek, eta gainera, gazta txiki bana egin ahal izan zuten bisitan parte hartu zuten umeek. "Prozesu naturala ezagutu dute, esnea etxalde arduratsuetan lortzen denetik gazta bihurtzen den arte, jasangarriak eta naturarekiko errespetuzkoak diren praktikak sustatuz. Gainera, amaitzean, familia bakoitzak bere gazta etxera eramateko parada izan du", azaldu dute Ekoetxeko arduradunek.

(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide