Europako Mugikortasun Astearekin bat eginez, umeei zuzendutako bizikleta ginkana antolatu zuten atzo arratsalderako Azpeitiko Udalak eta Ekoetxeak.
Hainbat ume elkartu ziren Iraurgi ikastetxearen Betharrameko jolastokian 17:30etik aurrera, han prestatu zieten zirkuituan bizikletarekin trebatzeko, zein bestelako jolasetan eta erronketan aritzeko. Izan ere, bizikleta gainean ez ezik, eskulanetan, mahai jolasetan edota horma irudia margotzen aritu ziren umeak atzo Betharramen, mugimendu trebetasunari, birziklatzeari, mugikortasun iraunkorrari, energiari eta abarri lotutako probak eginez.
(Argazkiak: Mailo Oiarzabal - Ekoetxea)