Gros taldea nagusi, X. Azpeitia Hiria xake txapelketan

Mailo Oiarzabal 2025ko ira. 15a, 10:29

Joan den zapatuko txapelketaren une bat. (Aitziber Arzallus)

Abadiño eta Beasaingo Alfil sailkatu ziren bigarren eta hirugarren. Alejandro Franco Donostiako taldearekin lehiatu zen eta, taldekako saria ez ezik, lehen taulako jokalari onenaren saria ere berenagatu zuen Azpeitiko bizilagunak.

Donostiako Gros xake klubak irabazi zuen zapatuan jokatutako X. Azpeitia Hiria Txapelketa. Grosekoek nagusitasun osoz bereganatu zuten saria, txapelketako hamahiru txandak hutsik egin gabe irabazita, jokoan izan zituzten 52 puntuetatik 45,5 erdietsita. Abadiñoko taldeak ere (Bizkaia) lan bikaina egin zuen: bigarren postuan sailkatu zen, 44,5 punturekin. Beasaingo (Gipuzkoa) Alfil taldeak osatu zuen podiuma, 43,5 punturekin.

Alejandro Franco Donostiako taldearekin lehiatu zen eta, taldekako saria ez ezik, lehen taulako jokalari onenaren saria ere berenagatu zuen Azpeitian bizi den nazioarteko maisuak, hamahiru puntutatik 12,5 eskuratu ondoren. Banakako garaipen eta puntu uztaren zati bat bere semeari irabazita lortu zituen Francok; Azpeitiko Odriozola Farmazia taldearekin lehiatu zen Alex Franco. Aita-semeen arteko lehia hori izan zen zapatuko txapelketaren une berezienetako bat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide