Azpeitiko eta Euskal Herriko hainbat herritako xake taldeetako dozenaka lagun nor baino nor ari dira Azoka Plazan, X. Azpeitia Hiria xake txapelketa irabazteko lehian. Hainbat kategoriatan banatuta, 60 bat lagunek parte hartu dute Xaputarrak taldeak antolatutako txapelketan. 16:30ean hasita, partida azkarrak jokatzen ari dira, isiltasun giroan eta kontzentratuta, eta 20:00 alderako bukatzea aurreikusten dute antolatzaileek.