Sanjuandegiko biribilgunean elkartu dira gaur, beste behin, ehunka lagun, Israel Palestinan egiten ari den basakeria salatzeko eta Israeli genozidioa gera dezala eskatzeko. "Israeli boikota" irakur zitekeen herritar hainbatek eskuetan zituzten karteletan, eta Palestinako banderak ere nonahi ikus zitezkeen. Gaur, gainera, udalak biribilgune horretan jarri duen Palestinako banderaren bueltan egin dute kontzentrazioa, Elkar-ekinek deituta eta Genozidioa gelditu, Israeli boikota lelopean.
Azken hilabeteetan ere Palestinari babesa agertzeko hainbat kontzentrazio egin dituzte Sanjuandegiko biribilgunean Elkar-ekinek antolatuta, eta gunea edo formatua herritar denentzat egokia ez dela jabetuta, haurrentzako eta gurasoentzako espazio bat egokitu dute errepidearen bestaldean, espaloian. Errepidearen alde batean nahiz bestean, espaloian, dozenaka lagun elkartu dira gaurkoan.