Barrenetxe auzoko 1, 2, 3 eta 4 zenbakien arteko berrurbanizazio lanak egun hauetan hasiko dituztela iragarri du Azpeitiko Udalak. Barrenetxeko atari horietan lurra aldatu, belardia txukundu eta inguruko aparkalekuak berrituko dituzte. 321.500 euroko aurrekontua izango dute lanek, eta Larrañaga Hondeaketak enpresak egingo ditu.
Obra horien inguruan hitz egiteko Barrenetxe auzuneko auzotarrekin bilera egin zuen udalak joan zen udaberrian; hain zuzen ere, apirilaren bukaeran.