Biodibertsitatea ezagutzeko ginkana egin dute Ekoetxean

Maddi Txintxurreta 2025ko ira. 8a, 09:31

Saguzarrak, baratzeko landareak, zuhaitzen hostoak eta biodibertsitatearekin lotutako beste hainbat kontu landu zituzten hainbat lagunek Ekoetxeak antolatutako ginkanan.

Ekoetxeako instalazioetan barrena ibili eta biodibertsitatea ezagutzeko aukera izan zuten herritarrek igandean. Ginkana baten bitartez, saguzarren bizimodua, baratzeko landareen ezaugarriak eta zuhaitzen hostoak ezagutu zituzten, beste hainbat konturen artean. 

Bestalde, aste honetan eta hurrengoan ere izango da egitekorik Azpeitiko Ekoetxean. Igandean, hilak 14, Igarako errota ezagutzeko bisita gidatua egingo dute; hemen eman daiteke izena. Irailaren 19an, berriz, ginkana egingo dute berriro, baina oraingoan bizikletaz. 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendutako irteera izango da, eta garraio ekologikoari buruz ikasteko aukera izango dute. Esteka honetan eman daiteke izena.

Irailaren 20rako gazta ekologikoa egiten ikasteko saioa antolatu dute Sakona Komuntzo etxaldean, baina dagoeneko ez da plazarik geratzen.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide