Enaitz Odria ganaduzaleak hainbat sari eskuratu ditu Gipuzkoako Limusin Txapelketan

Maddi Txintxurreta 2025ko ira. 1a, 12:33

Gipuzkoako limusin arrazaren txapelketan parte hartu zuten ganaduzaleak. (Enba)

Lau kategoria desberdinetan aurkeztutako ganaduarengatik eskuratu zituen dominak Enaitz Odria Azpeitiko ganaduzaleak.

Enaitz Odria ganaduzaleak hainbat sari jaso zituen zapatuan Elgoibarren amaitu zen Gipuzkoako Limusin arrazaren XIII. txapelketan. Lau kategoria desberdinetan aurkeztutako txahalengatik eskuratu zituen dominak. 

Zehazki, Azpeitiko ganaduzalea lehen postuan sailkatu zen 12 eta 14 hilabete arteko nahiz 30 eta 36 hilabete arteko bigen kategorietan, Viga eta Trufa izeneko txahalekin; eta irabazi egin zuen, halaber, 12 hilabete arteko nahiz 24 hilabetetik gorako idiskoen artean, Valtra eta Tangorekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide