Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak lurrun trena martxan jarriko du asteburu honetan. Zapatuan 12:00etan eta 17:30ean egingo dute trenek museoaren eta Lasao auzoaren arteko joan-etorria, eta igandean, berriz, 12:00etan.
Burdinbidearen Euskal Museoa asteartetik igandera izaten da irekita: asteartetik larunbatera, 10.30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era eta igandeetan eta jaiegunetan 10:30etik 14:00etara.
Hala ere, museoak bere ordutegia aldatuko du irailaren 2tik aurrera: lanegunetan 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:30era egongo da irekita; larunbatetan 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era, eta igande nahiz jaiegunetan 10:30etik 14:00etara.
Bisitariek Europako tren bildumarik onenetarikoa ikusteko aukera dute museoan, baita makina erreminta multzo osatuenetakoa ere.