Julen Egigurenek Donostia Hiria torneoaren finala jokatuko du

Mailo Oiarzabal 2025ko abu. 27a, 11:09

Julen Egiguren, artxiboko irudian.

22-5 gainditu zituzten azpeitiarrak eta Bikuñak Salaberria eta Gabirondo atzo, B Serieko finalaurrekoan. Ostiralean jokatuko dute finala, Zubizarretaren eta Lizeagaren kontra.

Julen Egigurenek eta Iñigo Bikuñak esku pilotako Donostia Hiria torneoaren B Serieko finala jokatzeko txartela eskuratu zuten atzo Atano III.a pilotalekuan.

Aurrelari azpeitiarrak eta atzelari donostiarrak aise gainditu zituzten Salaberria eta Gabirondo: 22-5 izan zen atzo jokatutako finalaurrekoaren azken emaitza.

Ostiral gauean jokatuko dute finala Egigurenek eta Bikuñak, eta Zubizarreta-Lizeaga bikotea izango dute aurrean. 21:15ean hasiko da etziko jaialdia Atano III.ean, eta B Seriekoa ez ezik, maila nagusiko finala ere jokoan izango da bertan; Altuna-Rezusta eta Artola-Iztueta bikoteek jokatuko dute hori.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide