Atzo, igandea, familiei zuzendutako ekintza bat izan zen Azpeitiko Ekoetxean. Jardueran parte hartu zutenek Xaguxatar bideaz gozatzeko aukera izan zuten 10:30ean Ekoetxeatik irtenda.Talde txiki bat joan zen irteerara, baina gidari baten laguntzarekin, Xaguxatar bideko naturarekin eta erronkekin gozatzeko aukera izan zuten parte hartzaileek.
Abuztuaren 31rako Plastikoekin hondakinak arte bihurtu tailerra prestatu dute Azpeitiko Ekoetxean. Plastiko piezak berrerabiliz sormena landuko dute saioan, baita plastikoak Lur planetan duen eraginaren inguruan hausnartu ere. 5 urtetik aurrerakoei zuzendutako saioa izango da, eta haurrek helduen laguntzarekin parte hartu beharko dute. Doan da tailerra, baina aurrez izena eman behar da honako loturan.