Organo eta biolin doinuek hartu dute Loiolako basilika

Urtzi Oteiza 2025ko abu. 10a, 10:11

Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruko Organo Zikloko emanaldia eskaini zuten atzo iluntzean, Matthieu de Miguel organistak eta Louna Carbonell biolin jotzaileak. Herritar ugari izan ziren haien doinuez gozatzen.

Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruko Organo Zikloko emanaldia izan zen atzo, larunbatez, Loiolako basilikan. Herritar ugari izan ziren han, Matthieu de Miguel organistak eta Louna Carbonell biolin jotzaileak 20:00etan hasita eskaini zuten kontzertuan. Hainbat konpositoreren lanak jo zituzten horiek, entzuleen gozamenerako.

Asteazkenean Azkoitian izango da Donostiako Hamabostaldiko hitzordua. Martin Baker organista eta Txalkor txistulari taldea izango dira Andre Mariaren Gizakundearen Parrokian, 20:00etan hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide