Ikusmina piztu dute su artifizialek

Julene Frantzesena 2025ko uzt. 31a, 09:55

Pirotecnia Zaragozanak atzo eskaini zuen su artifizialen lehen saioa. Herritar ugari aritu ziren horiek ikusten. Gaur izango da bigarren hitzordua; 23:00etan eskainiko du emanaldia atzoko etxe berak.

Atzo, San Inazio bezpera, su artifizialen lehen hitzordua izan zen herrian. 23:00etan puntu-puntuan hasi zen Pirotecnia Zaragozanaren ikuskizuna, eta asko izan ziren horiek ikustera herriko hainbat puntutara joan ziren herritarrak.

Gaur izango da aurtengo bigarren eta azken ikuskizuna. Gaurko saioa ere 23:00etan hasiko da, eta Pirotecnia Zaragozana arduratuko da zerua koloreztatzeaz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide