Atzo, San Inazio bezpera, festa egun borobila izan zen herritarrentzat, eta gauean musika emanaldiek jarri zioten ginga egitarauari. Egun osoan izan zen musika presente herrian, baina kontzertuak iluntzearekin hasi ziren.
Txosnagunean Debrass Band-en emanaldia izan zen aurrena, eta Elepunto DJa arduratu zen Olazko Andre Mariaren plazako giroa alaitzeaz. Gero, Puro Relajoren emanaldia izan zen plazan; Nafarroako taldeak jendetza eraman zuen hara eta dantzarako abagunea izan zuten herritarrek. Haren ostean, Balantza taldearen erromeria izan zen txosnagunean.