Baigera elkarteak gaurko, larunbata, antolatua zuen jubilatuen Xoxoteko Eguna, eta eguraldi kaskarrak atsedena eman duenez, dozenaka lagun joan dira goiz partean mendi horretara. 140 bat lagunek egin dute bat egitasmoarekin; horietako batzuk oinez igo dira goizean goiz, eta beste hainbat, geroxeago, autoz.
Plazan zuten hitzordua autoz joan nahi zutenek. 10:00ak pasatxoan suziria botata abiatu dira boluntarioek gidatutako autoak plazatik Xoxotera. Hara iristean, hamaiketakoa egin dute denek, eta gero, 11:30ean, meza izan da. Halaber, bertsolariak nahiz trikitilariak aritu dira giroa alaitzen, eta dantzarako ere aprobetxatu dute abagunea hainbatek.
(Argazkiak: Julene Frantzesena eta Azpeitiko Udala)