2024ko Argizaiola sariketako argazkiak ikusgai jarri dituzte Betharramen

Mailo Oiarzabal 2025ko uzt. 6a, 15:48

Uztailaren 18ra arte egongo da zabalik Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkartearen lehiaketaren iazko aldiko irudi hautatuen erakusketa.

Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak (EHATE) antolatzen duen Argizaiola sariketaren 2024ko aldiko argazkien erakusketa ireki du Azpeitiko Argazki Elkarteak Betharramenko udal aretoan. Atzo ireki zuten erakusketa eta hilaren 18a arte ikus ahal izango da, astegunetan 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.

Aurrez izendatutako herriz herriko zenbait argazki lehiaketatan sarituak izaten diren argazkilariek jasotzen dute Argizaiolan parte hartzeko gonbidapena. Saritutako argazkiak zein saritu gabeak aurkez ditzakete argazkilariek Argizaiolara eta hiru sari banatzen ditu EHATEk: Argizaiola saria eta bi accesit.

Andres Basiliok irabazi zuen iaz Argizaiola saria, eta Juan Antonio Palaciosentzat eta Igor Altunarentzat izan ziren accessitak. Hiru argazkilari horien lanak eta iazko Argizaiola sariketara aurkeztutako beste asko ikus daitezke Betharramen Azpeitiko Argazki Elkarteak atondu duen erakusketan; ia 60, denera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide