Hainbat edukiontzi kiskali dituzte bart herriko bi tokitan

Julene Frantzesena 2025ko eka. 27a, 09:21

Urbitarten udal langileak sutea izan den tokian lanean. (Julene Frantzesena)

23:00 aldean Ikasberri ikastolaren inguruan erre dituzte edukiontziak, eta 02:30 inguruan, Urbitarte auzunean. Suteek ez dute bestelako kalte materialik eragin, Udaltzaingoak adierazi duenez.

Bart hainbat edukiontzi kiskali dituzte herrian. 23:00 aldean Ikasberri ikastolaren inguruan erre dituzte edukiontziak, eta 02:30 aldean, berriz, Urbitarte auzunean, igerilekuaren aurreko autobus geltokiaren parean.

Udaltzaingoak Gukari azaldu dionez, edukiontziak soilik erre dira suteen ondorioz, nahiz eta ibilgailuak baziren horiengandik gertu. Udaltzaingoak gaineratu du gaur goizaldea ez dela izan egunotan edukiontziak erre dituzten lehen aldia; bizpahiru egun badira gauez edukiontziak kiskaltzen ari direla. Hori dela eta, Udaltzaingoak ikerketa zabalik duela adierazi du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide