Eguerdiko beroari sagardo freskoa edanez aurre egin diote Urrestillan

Aitziber Arzallus 2025ko eka. 25a, 14:55

San Joan Txiki egunez ohi dutenez, dozenaka lagun elkartu dira gaur ere sagardo dastaketan eta Bixker erretegikoak prestatu duten bazkarian. 

Bero egiten du gaur ere, baina Urrestillan jarri diote erremedioa horri. San Joan Txiki ospatzen ari dira gaur han, jaien azkenaurreko eguna, eta ekainaren 25ean ohi dutenez, dozenaka lagun elkartu dira gaur ere sagardo dastaketan eta bazkarian. Hain zuzen ere, 80 bat lagun jarri dira mahai bueltan, Bixker erretegikoek prestatu duten bazkariaz gozatzeko.

Bazkaritan izan direnetako askok emango zuten izena 15:00etan hastekoa den mus txapelketan. Umeek, berriz, 16:00etatik aurrera jolaserako puzgarririk ez dute faltako umeek gaur Urrestillan; ezta merienda ere, festa batzordearen eskutik, 17:30ean.

Bihar, ostegunarekin eta San Joan hirugarrenarekin, agurtuko dituzte aurten ere festak Urrestillan. San Joan arbolaren entierroa izango dute azken ekitaldia, baina haren atarian ez da faltako zer eginik eta zertaz gozaturik.

Hona hemen, biharko egitaraua:

Bihar, osteguna, San Joan hirugarrena

  • 17:00. Umeentzako jolasak.
  • 18:30. Patata tortilla lehiaketa.
  • Ondoren, zuhaitzaren entierroa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide